Emilio Torres

Bateria

Rock & Roll zalea izan da gazte-gaztetatik. Nerabezaroan Rockabillyko taldeetan parte hartzen hasi zen bere jaioterrian, Terrassan.

Pixkanaka-pixkanaka, 1950eko hamarkadako Rock & Rollarekiko interesak aurreko estiloetan gehiago sakontzera eraman zuen, hala nola, bluesean, jazzean eta abarretan. The Big Jamboree taldeko kide izan zen; gaur egun, oraindik ere, Jumpblues taldean jotzen du.

Gaur egun, hainbat taldetako kide da: guztiak dira musika amerikar retroa, rocka, bluesa eta rhythm and bluesa deituriko estiloetako taldeak. Batik bat 1940ko eta 1950 eta 1960ko hamarkadatako estiloetako doinuak jotzen ditu.
Besteak beste, The Big Jamboree, The Sparkles, Al & Speedway, The Starways, The Velvet Candles taldeetan jo du. Orain, proiektu berrian, kontzertu eta jaialdi ugaritan parte hartu du Europa osoan zehar.