Joan Ramon Vega

kontrabaxua

Bartzelonan jaioa, 1968an. 1988an hasi zen kontrabaxu jotzaile gisa, Crazy Shoes rock taldearekin. Handik aurrera, taldea musikari gehiagorekin zabaltzen joan zen. The Big Jamboree taldea bilakatu zen gero, eta gaur egun martxan dabil.

2021ean proiektu berri bat jarri zuen martxan: 126th Jazz Avenue. Jazz banda klasiko bat sortzeko irrikak eraman du talde hori sortzera. Vegak zera dio: “Ea lan hau entzuten gozatzen duzuen guk grabatzen gozatu dugun adina”.

Mila esker!