Pianoa
5 urterekin hasi zen pianoa jotzen. Bartzelonako Musika Eskolan piano eta solfeo ikasketak egin zituen. Gaztetan piztu zitzaion blues eta jazz doinuekiko interesa. Hainbat taldetan aritu da ondoren; 1996an, Chevy & the Hot Wheels taldean sartu zen (gaur egun The Big Jamboree bezala birsortua).
2015. urtetik, Marc Ferrer Trio da bere proiektu pertsonala. Zazpi disko argitaratu ditu proiektu horrekin, eta hainbat areto eta jaialditan jo du.
Ferrerrek honako musikariekin egin du lan: The Big 3, Velvet Candles, Big5 eta Big Dani Pérez, Agustí Burriel, Pau Ruiz, Oliver Rocque, Victor Puertas, Pedro Rio, Oriol Romero, Benoît Poinsot, Laia Porta, Matthew Simon, Artur Regada, Marian Barahona, Ricardo Gili, Benoit Poinsot, Oriol Romero, Paul Evans, Gianni Gagliardi, The Limboos, Johnny Big Stone. Baita Dale Hawkins (Suzy Q), Barrence Whitefield, Roddy Jackson The Extraordinaires, Aisha Khan, Tommy Hunt, Drew Davies, Jay Siegel eta J.D. McPherson musikariekin ere.
Honako aretotan jo du Ferrerrek: La Boîte, Jamboree, Beluna Jazz Club, Nova Jazz Cava, Honky Tonk Blues Bar, Jazz Club La Guitarra, Milano Cocktail Bar, La Pedrera, Marula, Casa Fuster, El Sol Madrid, Half Note Jazz Club de Atenas eta abar.
Hainbat jaialditan ere aritu da, besteak beste, Bartzelonako Blues Jaialdian, Cerdanyolako Blues Jaialdian, Terrassako Jazzaldian, Andorrako Jazzaldian, Tenerifeko Santa Bluesen, Crossroads Gijonen, Jingle Bell Rocken (Alacant), Paris & R Jaialdian, Tolosako Country Rock Jaialdian (Okzitania), Attignat Jazzaldian (Fanza), Jazz Cittaducalen (Erroma), Moondogsen (Ravenna), Hemsbyn (Erresuma Batua), Rythm ‘Rioten (Erresuma Batua) eta Benicassimgo Blues Jaialdian.
Hiru urtez Bartzelonako Blues Eskolako irakaslea izan da.
Duela gutxi, TV3ko Ritmes eta Blues saioan agertu da, baita Blues en el estudio eta Cava de Blues programetan ere.
Gaur egun, zuzeneko musika kontzertuak irakaskuntzarekin eta musika ekoizpen lanarekin uztartzen ditu.